Euskararen Nazioarteko eguna
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna da.
Caritas Bizkaiak beti eduki du euskararekiko ardura, modu batean edo bestean; izan ere, Bizkaiko komunitate kristauaren zati handi baten hizkuntza da, eta hortaz, erakundearen boluntarioena; eta horiek dira hain zuzen erakundearen beraren sostengua. Era berean, langile askoren hizkuntza ere bada, eta Caritasen lanaren hartzaile eta erabiltzaileen artean ere erabiltzen da. Euskaraz aritzea haiengandik gertuago sentitzea errazten du.
Horregaitik, Caritas Euskaraldian parte hartzen ari da. Erakunde eta giza eragile askok gure hizkuntza-ohiturak aldatzeko bultzatu duten ariketa soziala dugu hau.
Eta erakunde aurtengo euskararen eguneko mezua batuketatik biderketara geure egiten dugu:
Euskaraz biziberritu behar dugulako geure gizartea. Euskararen ahotsa zor diogulako munduari. Euskaraz garelako munduko herritar. Euskara aurrerabidea delako